Gure Esentzia
Leku batzuk ez dira aldatzen, eboluzionatu baizik. Natura bezala, eraldatu, egokitu eta bide berriak aurkitzen dituzten espazioak.
Jatorria eta bidea
rk etapa Berri batean murgiltzen da. Aurrera doan ibaia bezelakoak gara, zati bakoitzean berritzen dena, baina jatorrian berbera izaten jarraitzen du. Naturan jaiotzen den ur-hari bat irudikatzen dugu, paisaia zeharkatzen duena eta moldatzen duena, bidean aurkitzen duen guztia bilduz eta eraldatuz.
Identitate berri honetan, jatorriaren eta eboluzioaren arteko oreka perfektua atzeman nahi dugu; organikoaren eta eraikitakoaren artekoa. Guretzat, natura da erabili beharreko hizkuntza.
Lurretik platerera
Sukaldaritza eraldatze ekintza gisa ulertzen dugu: produktutik esperientziara, sinpletazunetik handitazunera, lurretik platerera. Naturan denboraren joanak materia organikoa harri edo mineral bihurtzen duen bezala, aztarna bat utziz, guk lehengai bizi eta aldakorrarekin lan egiten dugu.
Sukaldaritzak logika hori bera partekatzen du. Natura barrutik ulertzen dugu, bere arau propioekin lan egiten dugu eta produktua altxatzen dugu bere funtsa galdu gabe. Dena helburu bakarrarekin: esperientzia bakoitza bakarra eta desberdina izatea bisitatzen gaituzun bakoitzean.
Ion Cavia Arregui - rk sukaldeko burua eta CEOa
Txikitan baserrian hasi nintzen eta orain berriro ere bertan bizi naiz. Baserritik lehengai onak eta garaiko produktuak baloratzen ikasi nuen eta nire amamengandik jaso nuen sukaldaritzarekiko maitasuna.
Unibertsitatean geologia ikasten hasi nintzen, baina laster konturatu nintzen sukaldea zela benetan erakartzen ninduena, nire benetako pasioa.
Sukaldaritza Gasteizko Gamarra ostalaritza eskolan ikasi nuen eta ordutik aurrera hainbat tokitan aritu naiz lanean. Produktuarekiko lotura handia duten jatetxe tradizionaletatik hasi eta Michelin izardun jatetxeetaraino. Nire ibilbide profesionalaren azken etapa Donostian eman nuen, euskal sukaldaritza berriaren sorlekua.
Orain, nire proiektu propioari ekin diot Arrasaten, sukaldean urte hauetan guztietan pilatutako esperientzia nire jaioterrira ekartzeko asmoz.
Guztiok gonbidatzen zaituztet rk esperientzia bizitzera.
Betikoa, inoiz bezala!
